
1. Nondik sortu da azken bi urte hauetan Leioako unibertsitatean euskararen egunaren arira egun bat antolatzea?
Publizitate, kazetaritza eta Publizitate eta Harreman publikoak ikasten dabiltzan lehen mailako ikasleek KKKI ikasgaiko materia praktikan jartzeko erarik onena horrelako kanpaina bat egitea zela pentsatuta sortu da, euskararen eguna kanpaina hau egiteko egun aproposa zela uste genuen.
2. Urte honetako kanpaina nondik dator? Eta Nortzuk hartu duzue parte honen inguruan?
Aurreko urtean euskomorfosia kanpaina egin zen, neuri bururatu zitzaidan. Urte honetako kanpainak ordea, bi zati izan ditu; lehenengo atala EHUn pauso izanez ezaguna izan dena da eta bigarren zatiak ibili Euskara izena izan du.
Euskararen egunerako eginiko kanpaina honetan KAPUKO 31 eta 46. Taldeko ikasleek hartu dute parte. Horrez gain, 46.taldeko irakaslea den Richi Acebedok, Estefania Jimenezek eta neuk hartu dugu parte.
3. Uste duzu ikasleek euskararen egunak adierazten duenagatik edo zure ikasgaiaren barruan dagoen lan bat dela eta hartu dutela parte?
Bueno, hori haiei galdetu beharko liezueke. Nik uste dut ikasle ezberdinak daudela eta batzuentzat inportantea da hizkuntza eta besteentzako ba bueno egin behar dutelako. Eta pasadan urtean ere hori ikusi egin ahal izan zen.
irakasgaiaren barruan sartzen da, badakit batzuk ez dutela parte hartu nabarmena baita, jende gehienak ordea parte hartzen du han edo hemen zerbait egiten baina kanpaina hau antolatzerakoan interesgarriena teorian ikusitakoa praktikara eramatea da. Eta aplikazio hori ikasleek ikustea ez nik esanda baizik eta haiek bilatzea arazoa eta honen konponbidea. Hori da behintzat nire helburua.
4. Aurreko urtean horrelako beste ekintza bat antolatu zenutenez aldaketarik somatu ahal duzu aurreko urtetik hona? Bietako zein gustatu zaizu gehien? Hobetzeko zerbait ote dago?
Bai, aurreko urtean hobeto antolatu ziren eta gehiago sinestu zuten egiten zutenarekin, urte honetan aurreko batean ere aitortu zidaten ez zutela pentsatzen eguna bera ere hain ongi aterako zenik. Ez zuten sinesten. Eta nik esanik ere ez zidaten sinesten. Orduan, kanpaina bat antolatzeko zuk inplikazio handia izan behar duzu, asko sinestu behar duzu eta asko borrokatu behar duzu. Eta urte honetako kanpaina antolatzeko oso despistatuta ibili dira. Aurreko urtekoak askoz hobeto antolatu ziren baina urte honetan ikusten nuen gauza ez zirela ateratzen ari eta neuk hartu behar izan dut esku.
5. Zein uste duzu izan dela honen arazoa?
Arazo handi bat dago hemen, eta da jende asko dela horrelako gauza bat antolatzeko. Orduan, jende guztia ados jartzea, komunikatzea…. Komunikatzeko arazo handiak izan dituzte haien artean. Adibidez segituan esan zidaten whatsApp taldea zutela baina whatsApp taldeak ez baduzu ganorazko komunikazio bat mantentzen ez du ezertarako balio. Eta hori ikasi dute whatsApp-ak ez duela ezertarako balio ez bada ganoraz komunikatzen.
6. Euskararen eguna antolatzeko zelan antolatu zineten? Dena antolatutakoaren arabera jazo ahal zen?
Bai, 5 talde egin genituen; kudeaketa taldea, komunikazio taldea, sormen taldea, produkzio taldea eta hedabideekin harremanak. Baina arazoak, komunikazio arazoak egon dira taldeen barruan. Azken momentuan ibili ziren gauzak egiten, eta horrela ezin daiteke ibili.
Bai, Eguna bera ondo atera zen, nahiko ondo. Egunaren sentsazioa izan da dena uste zen baino hobeto irten dela eta oso ongi pasa zutela.
Falta zena kanpaina hedabideetara ganoraz zabaltzea izan zen. Hor hutsune handi bat egon zen. Aurreko lana da guztiz ondo egon ez zena. Eguna bera oso ondo irten zen baina eguna bera baino gehiago da kanpaina bat. Lehenago hasi behar izan beharko genukeen kanpainaren berri ematen. Gu fakultadez-fakultade ibili ginen eta jendeak txalotu egin gintuen baina gero ez ziren batu.
7. Zure ustez euskararen egunak zer adierazten du? Zergatik uste duzu egun hau ospatzen dugula?
Bueno, egun bat… egun bate z da ezer. Egunak izan behar dute egunerokoak. Eta nire helburua ad egunerokoa izatea eta saiatzen naiz klasean egunero matraka ematen. Eta gainera arrazoi praktiko bat dago nagusia dena eta da komunikazioko ikasleak zaretela, beraz komunikatzeko hizkuntza da lehendabiziko tresna whatsApp-a, telefonoa… baino lehenago. Hizkuntza ez bada menderatzen alperrik gabiltza. Euskal taldekoak bagara euskaraz ikasi behar dugu komunikatzen. Eta ez da ikasten ikasgaiak gaindituta, horretarako jardun behar da. Horregatik ikasgai honetan aukera asko ematen zaie ikasleei bai sare sozialetatik komunikatzeko, hedabide nagusietara joateko, kamera aurrean hitzegiteko, irratietara joateko etab. Orduan hori da haientzako aprobetxamendu bat, geratzen dena da ez direla konturatzen nire ustez. Batzuk bai baina oso gutxi.
8. Hurrengo urteko euskararen egunari begira zer espero duzu? zer izango litzateke zuretzat idealena?
Hurrengo urterako…nik egin behar badut hau zeren eta nik ez dakit irakasgai honekin jarraituko dudan edo ez, jarraitzen baldin badut uste dut berriro ere aukera emango dudala hau egiteko …. baina ez dudana egingo da ikasleei askatasun osoa eman. Zeren eta ez dago erantzulerik, ez da egon erantzulerik. Beraz hurrengo urtean nik ere egin beharko badut hau askoz ere bideratuago eramango dut. Ez dut itxiko aber egiten duten, baizik eta hartuko ditut erantzukizunak lehenengotik eta ez baldin badute hartzen erantzukizunik ez dira egingo gauzak.
Beatriz Zabalondo
“ fakultadean eta ikasleen artean giro bat sortzea da neure helburua ”

erik rios
Erik Rios Salazar, Pasaitarra, Euskal Herriko Unibertsitateko komunikazio fakultateko ikaslea eta kanpaina honetako parte hartzailea.
1-NOLA BIZI ZENUEN KANPAINA? GOGOTSU HARTUTAKO ZERBAIT IZAN ZEN?
Nire partetik kanpaina oso intentsioa izan zen, gogotsu parte hartu genuen bai eginiko aktibitateetan bai aktibitateak egiteko antolatu genituen lan taldeetan edo. Nire ustez oso esperientzia berezia izan zen, aitortu beharra dago gaia oso interesgarria zela eta nik uste dut gehienok eta behintzat nire partetik gogoz egin genuela lan.
2- ZEIN ESAN NAHI DU EHUN PAUSO? ETA IBILI EUSKARA? ZERGATIK?
Printzipioz gure lehen ideia izan zen pausoak, pixkat pausoak ematearekin eta ibiltzearekin, zeren eta azken finean, ibiliz demostratzen den gauza da bizirik zaudela da. Ibiltzeak mugimendua erakusten du. Gure ideia zen erakustea euskara bizirik dagoela eta mugimenduan. Horregatik lehenik eta behin ehun pauso lema erakusteko hainbat pauso egin direla baina oraindik askoz gehiago egin behar direla.
3- ZUK ZEIN ATALETAN HARTU ZENUEN PARTE? BERTAN ZER EGIN BEHAR ZEN?
Nik hainbat ataletan hartu nuen parte, nire atal nagusiena hedabideekin erlazioak sortzea izan zen, proiektuaren berri eman dezaten komunikabideetan. Honez gain goiz eta arratsaldeko arduraduna izan naiz. Azken finean 130 ikasle inguru izan gara honetan parte hartu dugunak eta nahiko konplikatua izan zen goiz eta arratsaldekoen artean hitz egitea. Beraz, ni izaten nintzen 3 taldeko arduraduna. Nire zeregina zen talde bakoitzean hartzen ziren erabakiak beste taldeei helaraztea. Komunikabideekin pixkat lehenago harremanak sortu genituen jakiteko ia lekuren baten tarte bat lor genezakeen.
4- ZURETZAKO ZER DA EUSKARA? 365 EGUNETAN ERABILTZEN DUZU?
Nire ustez euskara bizitzeko modu bat da, askok gazteleraz bizitzen duten bezala frantsezes,ingelesez edo… guk euskaraz bizi nahi dugu azken finean euskaldun egiten gaituena baita. Nik ez dut esango egunero erabiltzen dudala, ni eremu erdi erdaldun batean bizi bait naiz, orduan, ahal dudanetan egiten dut, etxean ere erdaldunak baitira. Eta lagunekin ikusten badut Euskara menperatzen dutela euskaraz egiten dut, baina ikusiz gero ez dakitela edo gutxi dakitela erderaz egiten dut. Azken finean ahal dudan bakoitzean hitz egiten dut euskaraz, ikusiz gero aukera dagoela eta nirekin hitz egiten dagoenak Euskara menperatzen duela.
5- ZEIN IZAN ZEN GEHIEN GUSTATU ZITZAIZUN EKITALDIA?
Niretzako ekitaldi guztiak izan ziren interesgarriak, niri pregoia irakurtzea egokitu zitzaidan beste bi pertsonekin batera eta niretzat oso momentu berezi izan zen, azken finean eguna hasteko egiten den lehen ekitaldia baita. Kanpus batetik bestera egon ginela bi neskek dantzatu zuten, eta ikustea nola haiek fakultade kanpoan zeudela eta musikara hurbildu zirela eta dantzan hastea eta gendea gerturatzea oso une hunkigarria egin zitzaidan. Azpimarratuko nuke ostalaritzan egin genuen bazkarian egindako flashmob-a oso polita izan zen. Azken finean nire ustez egunean egin ziren ekitaldietaz gain egunero hilabete batean zer egin dugun lana oso garrantzitsua dela uste dut. Zenbat lan egin behar den oraindik euskararen normaltasuna lortzeko ikusiz. Horrela laburtuko nuke bizitakoa.
Jaione Telletxea, Lesakarra, Euskal Herriko unibertsitateko komunikazio fakultateko ikaslea eta kanpainan parte hartutakoa.
1- Nola bizi zenuen kanpaina? Gogotsu hartutako zerbait izan zen?
Gogotsu hartu genuen zerbait izan zen, oso gustora ibili ginen lanean eta euskararen alde egiten. Esperientzia aitz polita eta berria izan zen. Baina, liskarrak ere izan genituen, azkenean pertsona askorekin egon eta hitz egiteko beharra daukazulako. Baina, eguna oso ongi atera zen, eta gu, gustora egon ginen.
2- Zein esanahi du EHUn pauso? Eta ibili euskara? Zergatik?
EHUn pauso eta ibili euskararen esan nahia oso lotua dago. EHUn pauso kanpaina baten erantzuna zen, ezin duzu esan lehenagotik esan zer esan nahi duen, horregatik erabili genuen EHUn pauso eta gainera iruditu zitzaigun ideia ona zela, bertan, ikusten zelako gure unibertsidadeko iniziatiba baina jendeak zer esan nahi zuen jakin gabe. Horrekin lotua, pauso eta ibili beste eslogana egin genuen “ibili euskara”, biak lotuak.
3- Zuk zein ataletan parte hartu zenuen? Bertan zer egin behar zen?
Sare sozialetan hartu nuen parte, bertan gehien bat argazkiak igotzen genituen instagram eta Euskal herriko toki ezberdinetan atera genituen argazkiak hankak erakusten, pausoak zinbolizatezeko. Argazki ezberdinak, Bilbon, Gasteizen, Lesakan... Jendeari erakusteko, eta haiek esateko edo beraien buruari galdetzeko zer da hau? Bideoak ere igo genituen.
4- Zuretzako zer da euskara? 365 egunetan erabiltzen duzu?
Neretzako euskara, sentimendu bat da, azkenean da zure hizkuntza, amak erakutsi dizun hizkuntza. Asko apreziatu eta maitatzen dudan gauza da eta bai, 365 egunetan erabiltzen dut. Azkenean, ez da hizkuntza, dena da, kultura... Euskara haratago iristen den gauza da,kulturaren parte dena. Etxean beti erabili izan dugu euskara eta nik hartzen dut hizkuntza gozo bat bezala eta erabiltzen dudana ahal dudan guztietan.
