Euskararen eguna
Abenduak 3

TESTIMONIALS
EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUTE EHUko BIZKAIKO KANPUSEAN
Komunikazio fakultateko ikasleek II. euskararen eguna antolatu dute EHUko Bizkaiko kanpusean
Urtero bezala abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatu dute Euskal Herrian. Eta, dagoeneko, EHUko komunikazioko fakultatean ikasten duten lehenengo mailako ikasleek beraien kanpainari ekin diote.
Ekitaldi honek ikasgai baterako lan batean du bere sorrera, fakultateko eta irakasgai honetako irakasleak diren Bea Zabalondo Loidik, Richi Acebedok eta Estefania Jimenezek antolatutakoa. KKKI (komunikazio korporatibo komertzial eta instituzionala) ikasgaiko materia praktikan jartzeko aproposa ikusten zuten euskararen eguna eta honelako kanpaina bat egitea bururatu zitzaien.
Bea Zabalondok azaldu du zehatzago zertan datzan kanpaina hau.
“Aurreko urtean euskomorfosia kanpaina egin zen, neuri hotu zitzaidan. Urte honetako kanpainak ordea, bi zati izan ditu; lehenengo atala EHUn pauso izanez ezaguna izan dena da eta bigarren zatiak ibili Euskara izena izan du.
Euskararen egunerako eginiko kanpaina honetan KAPUKO 31 eta 46. Taldeko ikasleek hartu dute parte. Horrez gain, 46.taldeko irakaslea den Richi Acebedok, Estefania Jimenezek eta neuk hartu dugu parte.”
Egunak hainbat ekitaldi izan zituen, goizean hasi pregoi batekin eta zapiak jantzi ostean hasi zen festa. Kalejira, orotariko dantzak, RAPa, bazkaria eta kontzertuak egon ziren. Irakasle, ikasle eta langile guztiei zuzendutakoak. Kanpainak Bi lelo izan zituen, "Ibili euskara" eta "EHUn pauso"
Kanpainari buruzko informazio geihago:
